XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkondua izateak asko urritzen ditu emakumearen giza-harremanak.

Hauek, erlijio giroko jaietara, haurra izan duen hauzoak ikustatzera, etxerako behar diren gauzak erostera edo trukatzera mugatzen dira, gehienetan.

Emakume ezkonduak etxe barruko katigutasunean ematen du denborarik luzeena.

Urtero egun batzutan, hala ere, katigutasun hori etetzen zen.

Neguan, Europa mendebalde guztian gutxi gora behera, otsailaren 5ean den Agata donearen egunez ospatu ohi zen andre ezkonduen jaia.

Gure artean ere santa hau ospe handikoa izan arren, behar bada, beste ohitura batzuengatik da ezagunagoa: bezpera gauean, atez-ate egiten den eskeagatik, alegia.

Horrez gainera, erlijioarekin zer-ikusirik ez duten beste ospakizun batzuk ere badira.

Nafarroako Baztanen, adibidez, ihauteri aurreko hiru ostegunetatik lehenengoan, emakumeek gizonei egiten diete goratzarre eta Izekunde deritzo horri.

Bigarrenean, berriz, alderantziz: gizonek emakumeei eta Andrakunde edo Emakunde esaten zaio.

Azkenez, hirugarren osteguna guztien jaia izan ohi da eta Orokunde deritzo.

Pasadizu polit batzuk

Markinako Lorentza Elorza-ri magnetofonoz harturik daude.

Eta idatzizko aldakuntza txiki batzuk gorabehera, berak esan bezala idazten ditut. .